Albisteak

 

•Kalkuluen arabera, azaleratzen diran kasuak errealidadearen %10 baino ez dira.

Arratiako Udalen Mankomunitateak indarkeria matxistaren biktima izandako 15 andrazko artatu ebazan azken urtean. Erasoak jasan dabezanen profila hauxe da: emakume bizkaitarra, batez beste 39 urtekoa, banandutakoa edo banantzeko tramiteetan dagoana, eta erasotzailea salatzen dauena.
 
Mankomunitateak konpromiso handia dauka emakumeenganako indarkeriaren kontra. Haranean parte hartzen daben erakundeen arteko Protokoloa indarkeria matxistaren biktimei arreta hobea eskaintzeko asmoz sortu zan. Akordio horri jarraipena emateko asmoz, martiaren 23an arretaren ardurea daukien erakundeak alkartu ziran (Ertzaintza, Osakidetza eta Mankomunitatea), euren artean koordinetako eta erantzun bateratua emoteko Arratiako erasoei.
 
Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek erasoa jasandako emakumeentzat prestatutako baliabideetara bideratzen dabe arretea eta laguntzea (laguntza psikologiko eta juridikoa, batez be), eta prozesuaren jarraipena egiten dabe. Esku-hartze horren helburua da andrazkoek indarkeria barik bizi ahal izateko aukerea eukitea. Horretarako, beste zenbait neurriren artean, kasu honeetarako eskuragarri dagozan telefono bidezko baliabideak sendotu dira: 24 orduz erabilgarri dagoan 900840111 telefonoa, eta Mankomunitateko telefonoa: 946311717.
 
Beste alde batetik, modu paraleloan, Bardintasun Zerbitzuan, informazinoaren, trebakuntzearen, koordinazinoaren, prebentzinoaren eta sensibilizazinoaren esparruetan egiten da lan, eskualdeko beste instituzino, alkarte eta herritarrakaz batera.