Albisteak

 

Aukeratutakoek 460 euro jasoko dabez hilean, eta Lanbiden izena emonda egon beharko dabe.

18 eta 25 urte bitarteko sei gaztek lan-arlokoak ez diran bekadun praktikak egin ahal izango dabez Arratiako enpresa eta saltokietan, Mankomunitateak eta Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko udalek Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatu daben hitzarmenari esker, Gaztedi Arratia programan aurreikusitako ekimenen barruan. Enpresek eta saltokiek aukeratzen dabezan personek 460 €-ko bekea jasoko dabe hilero, Gizarte Segurantzan alta hartuta egongo dira, eta, kontratazinoak irauten dauen sei hilabeteak euren lan-bizitzaren parte lez agertuko dira. Interesdunek Lanbiden izena emonda egon beharko dabe eta prestakuntza akademiko zehatza euki beharko dabe; hain zuzen be, Lanbide Heziketea (erdi edo goi maila), Unibersidadeko Diplomaturea edo Lizentziaturea, arte edo kirol irakaskuntzetako Goi Mailako Gradua edo Profesionaltasun Ziurtagiria.

 

Gaztedi Arratia proiektuaren helburua da eskualdeko gazteei euren lehenengo lan-esperientzia eukiteko aukerea emotea. Ekimen honetan parte hartzeko interesa daukien enpresek eta saltokiek hitzarmenak sinatuko dabez Lanbidegaz, kontratazino honeen ondorioz ez dagien inolako gasturik euki. Arratiako Mankomunitateak, programea kudeatzen dauen erakunde lez, enpresa edo saltoki bakotxari 3.000 € emongo deutsoz, bekadun bakotxagatik. Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztedi Bizkaia proiektuaren bitartez finantzautako zenbateko osoa 18.000 €-koa da, 2015. Urterako.