Albisteak

 

 Proposamena Arratiako Mankomunitateak aurkeztu eutsan Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailari, udalen eskaria koordinauta.

Arratiako Udalen Mankomunitateak eskualdeko udalerri guztien izenean Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailari eskatu eutson Zeanuri eta Ubidetik urteten diran Bizkaibusen A3917 eta A3925 lineen zerbitzu guztiak Galdakaoko erdigunetik pasau daitezan barriro, Galdakao erreferentzia-gunea da-eta bertako herritarrentzat, besteak beste, anbulatorioa eta beste zerbitzu batzuk bertan dagozalako.
 
Bizkaiko Foru Aldundiak egin beharreko aldaketa teknikoak aztertzeko prest agertu zan aurreko ibilbidea berreskuratzeko asmoagaz. Arratiako Udalen Mankomunitateak pozik agertzen da eragabiagaz Aldundiak Bizkaibuseko linea bi hauek Galdakaoko erdigunetik barriro joango direlako.
 
Bizkaibusek Arratian dituan ibilbideetako batzuk barriro diseinauta, eskualdeko udal asko kezkatuta egozan ez zalako Galdakaoko erdigunetik pasetan. Ibilbide barriak eragina eukan udalerri horretan bajau gura ebenengan, baina denporea aurrezten eban Arratiatik Bilbora zuzenean joan gura ebenentzat. Mankomunitateak eta eskualdeko alkateek batera behar egitea adostu eben, beti be, erabiltzaileentzako urtenbiderik egokiena proposatzeko Aldundiari.