Albisteak

 

•Andrak, zergatik protagonistak liburuetan?”  Toti Martinez de Lezea idazlearen hitzaldiagaz emango jako hasiera Zeanurin aste osoan zehar antolatutako egitarauari.

•Mankomunitateak mugimendu feministak eta andren alkarteen mugimenduak bardintasuna lortzeko egindako lana azpiarratzen duen deklarazino instituzionala onartu dau.

                                                              

                                                                        Egin klik

                                                                                                                                     

Andren Nazioarteko Egunaren inguruan, makina bat ekintza antolau dira Arratian Udal, emakume alkarte, talde feminista eta Mankomunitatearen artean. Denon arreko alkarlana eta koordinazinoa izan dira nagusi progama guztia egiteko.
 
Egitarauari martxoaren 5ean emango jako hasiera Zeanurin, “Andrak, zergatik protagonistak liburuetan?”  Toti Martinez de Lezea idazlearen hitzaldiarekin. Hurrengo egunean, Bedian, Berdintasunaren aldeko murala marraztuko da Gazte Txokoan, eta Areatzan, “Alardearen Seme-alabak” dokumentala eta Areatzako Emakumeeen Memoria dokumentalaren trailerraren aurkezpena egingo da,  Udaletxean. Martxoaren 7an, Diman, Andren arteko I. Frontenis Topaketa ospatuko da eta Arantzazun, “Hysteria” pelikularen ganeko zine-foruma. Egun horretan, 20.00etan, Igorreko Kultur Etxean (Lasarte aretoan) Konpota antzerki lana antzestuko da.
 
Eta martxoaren 8an,  urterolez, Mendi Martxa antolatu da Igorretik hasita,  goizeko 10.00etan. Arratsaldean “Emakumezkoak=kontatzen” ipuina, Arteako Ludotekan. Eta asteari amaiera emango jako Lemoan, 11an, “Emakumeen enplegua zelan sustatu” hitzaldiagaz. Jubilatuen gaineko aretoan. Horrezaz gain, Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak, Igorreko Institutuagaz batera, lan orientazino ez sexistari buruzko tailerrak antolatu dauz DBHko 4.ikastaroko gazteentzat, Institutuko aste kulturalaren barruan.
 
Era berean, Arratiako Udalen Mankomunitateak martiaren 8ko deklarazino instituzionala be onartu dau. Aurten be, mugimendu feministak eta andren alkarteen mugimenduak zein andra  eta gizonen mugimenduak bardintasuna lortzeko asmoz egindako lana azpiarratu gura izan da “euren eguneko lana eta esfortzuari esker, emakumeen eskubideak gauzatzen joan diralako”, gogoratzen dau Mankomunitateak.