Albisteak

 

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEKO  ADIERAZPEN PUBLIKOA IGORREKO ENPRESA BATEAN IZANDAKO ERASO SEXISTA DELA ETA


Arratiako Udalen Mankomunitatearen ardura da indarkeria matxistaren aurkako kultura bultzatzea, eta horri lotuta, esparru guztietako eragileei laguntzea emakumeen aurkako eraso gehiagorik ez egoteko., eta, egonez gero, erantzun bateratuak emateko.

Era berean, erasoak gertatzen direnean, oso inportantea da bistaratzea, arazo publiko direlako, gizarte guztiari eragiten diotelako, eta arazo publikoak erantzun publikoak behar dituztelako.

Hala, Igorreko enpresa bateko aldageletan izandako emakumeen aurkako erasoa dela eta, Arratiako Udalen Mankomunitateak honakoa adierazi nahi du:


1. Izandako eraso sexista salatu nahi dugu, emakumeen eskubideen aurka doalako, inork ez duelako eskubiderik emakumeen intimitatea eta bizitza urratzeko.

2. Eraso sexista bizi duten emakumeei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Hala, euren esku jartzen ditugu indarkeria matxistari aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa. Era berean, inputatuta dagoen familiakoei ere horrelako kasuetan laguntzeko dauden baliabideak euren esku jartzen ditugula jakinarazi nahi diegu, hala nahi izanez gero.

3. Azkenik, dei egin nahi diegu Arratiako herritarrei gaur, eguena, iluntzeko 19:00etan Igorreko Kultur Etxean antolatu den kontzentrazioan parte hartzeko, esparru guztietan ematen diren eraso sexistak salatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko.