Albisteak

 

• Orain Zeanuritik eta Ubidetik urtetan diran autobusak ez dira Galdakaoko erdigunetik igaroten.

• Foru Erakundeko Garraio Zuzendaritzea proposamen tekniko barria aztertzeko prest agertu da.


Arratiako Bizkaibuseko ibilpide batzuk barriro diseinau ostean, Zeanuritik eta Otxandiotik urtetan diran A3917 eta A3925 lineak ez dira Galdakaoko erdialdetik igaroten. Leku hori erreferentziazko puntua da eskualderako, beste errazoi batzuen artean, anbulategia herri horretan dagoalako. Egoera hori ikusita, eta Udalen kezka ikusita, Arratiako Udalen Mankomunitatea Bizkaiko Foru Aldundiari zerbitzuaren planteamendu barria eta konponbidea aurkitzea eskatu deutso.

Ibilpide barri horrek eragina eukiko dau Galdakaora joan gura dabenentzat. Alde onean, Arratiatik Bilbora doazanek, barriz, denpora gitxiago beharko dabe, ibilpidea zuzenagoa dalako. Foru Erakundeko Garraio Zuzendaritzea, joan dan abenduaren 16an Mankomunitateak bidalitako eskakizuna eta ostean, kasua aztertzen ari da eta proposamen tekniko barri baten inguruan beharrean dago.
 
Arratiako Udalen Mankomunitateak egoera hori planteau eban eskualdeko alkateen aurrean urteko azkeneko osoko bilkuran eta guztien artean Aldundiari eroateko proposamen zehatza adostea erabagi zan, erabiltzaileentzat ahalik eta urtenbide onena topetako. Mankomunitatea eta Aldundia barriro alkartuko dira aukera teknikoak eta Udalen proposamenak aztertzeko urtarrilaren bigarren hamabostaldian.

La Mancomunidad planteó esta situación a las y los alcaldes de la comarca en el último pleno del año, donde se acordó trabajar de forma conjunta entre todos los municipios del valle para trasladar a la Diputación una solución intermedia lo mas satisfactoria posible para las y los usuarios.  Mancomunidad y Diputación se volverán a reunir, para valorar y contrastar tanto las posibles soluciones técnicas planteadas como las propuestas de los ayuntamientos, en la segunda quincena del mes de enero.