Albisteak

 
 

• Udalek 659.642 € emongo dabez guztira, 2014an baino %5,04 gitxiago..

Abenduaren 17an egindako Arratiako Udalen Mankomunitateko Osoko Bilkurak gehiengo osoz onartu dau (EAJren aldeko 9 botogaz eta Bilduren 4 abstenzinogaz) 4.382.878 €-ko aurrekontu orokor konsolidatua, modu honetan bananduta: 2.545.973 € Mankomunitatearentzat, eta 1.851.491 € Arratiako Egoitza Erakunde Autonomoarentzat.

Termino konparatiboetan, %3,86ko murrizketa txikia egon da 2014ko hasierako aurrekontuarekiko, baina eutsi egiten jake Mankomunitateak esparru guztietan emoten dauzen zerbitzu guztiei. Era berean, konsolidau egin da udalen 16.000 €-ko babes-ekarpena Gizarte Larrialdietarako Laguntzarako partidan. Hain zuzen be, aurreikuspenen arabera, partida hori 121.357 €-koa izango da, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza lez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekutxa Funtsetik datozen laguntzei jagokenez (laguntza horreek Arratiako gizarte zerbitzuak kudeatzeko dira), ekarpen handiagoa espero da, 2014ko hasierako aurrekontuan jasotakoaren %13,48koa, hain zuzen be.

Udalek 659.642 €-ko zenbatekoa emongo dabe guztira, hau da, 2014an aurreikusitako kopurua baino %5,04 gitxiago. Aurrekontuko gastuen portzentajea programen arabera aztertuta, esan beharra dago Etxeko Hondakinen Kudeaketeak %43 hartzen dauela, Gizarte Ekintzak %30, Administrazinoak %15, Argiztapen Publikoak %5, Iraunkortasunak %4, Gazteriak %4 eta Babes Zibilak %0,40.