Albisteak

 

Urtero lez, andrenganako indarkeriaren kontrako egunaren inguruan, Arratian hainbat ekintza antolatu dira eta ekintzok koordinatzeko, Arratiako emakume alkarte, talde feminista, udal eta mankomunidadeak batzarrak egin dabez ekintzak koordinatu eta kartel bateratua izateko.

Ekintza batzuk udalak, mankomunitateak edota alkarteak antolatutakoak dira: berbaldiak, dokumentalak, antzerkia... Horreen artean, aurten, Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak ekintza bi antolatu dauz: batetik, azaroaren 24an, 17:00etan, Gizonak eta indarkeria sexista izeneko tailerra gizonezkoentzat, mankomunitatean, Igorren, eta bestetik, Beldur Barik Arratian sari-banaketa, azaroaren 28an, 18:00etan, Bediako liburutegian.
Beste ekintza batzuk, ostera, bateratuak dira: Azaroaren 23an, domekan, Martxa Morea gauzatuko da:  Dima, Igorre eta Zeanuritik urten eta Areatzan amaituko da, eta Azaroaren 25eko kontzentrazinoa Igorren 19:00etan.