Albisteak

 

 

Gotzone Sagardui Lanbideren zuzendariak, Josune Gorospe, Arratiako Udalen Mankomunitatearen presidenteak eta Alberto Etxebarria Arteako alkateak gaur aurkeztu dabe zerbitzua

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Lanbidek eskualdeko lehenengo Enplegu Zentroa ipini dabe martxan.  Bulegoa Arteako Kultur Etxean dago, eta barikuetan emongo jako arretea jenteari, 08:30etik 14:30era. Zerbitzu hau Europako Gizarte Funtsaren laguntza dauka eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak emoten dauzen eskaintzen barruan dago sartuta, eta espazio egokia ixten dau inguruko langabeen esku, lana laguntzeagaz eta orientazinoagaz topau dagien. Orain arte, arratiarrek Zornotzara joan behar izaten eben, zerbitzu honeek erabili ahal izateko.

Arteako zentroan, lana topetako baliabideen gaineko autokonsultarako tresnak ipiniko dira eskatzaile eta erabiltzaileen esku, eta, gainera, orientatzaile bat be egongo da, laneratzeko bidean eta horretarako tresnen erabilerean babesa emoteko. Era berean, taldekako tailerrak egingo dira, Enplegu Zentroko autoerabilerarako tresnen barri emoteko, cuuriculum-ak eta dossierrak egiteko, lana topetako orduan beharrezkoak eta funtsezkoak diran tekniken gaineko prestakuntzea be emongo da.


 
Zerbitzu hau erabilten dabenek –modu aktiboan lana topetan dabilen eta lanerako edadea daukan edonor– aurrez izena emonda egon beharko dabe, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan eten-egoeran edo alta emonda, egoera administratiboari jagokonez. 

 

 

 

   
   

Lan Zentroaren deskripzioa