Albisteak

 

 

Josune Gorospe eta Aitor Sorriketa, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidentea eta presidenteordea, ikastetxeetako ordezkariekaz agenda barria aurkezten

Ikasleak eta familiak materia organikoaren tratamentu egokiaren garrantziaz sensibilizetako asmoagaz, Arratiako Udalen Mankomunitateak eskualdeko ikastetxeakaz kolaborau dau 2014-2015eko Eskola Agendearen edizinoan.

Agendeak 1.100 aleko edizinoa eukiko dau, eta zazpi ikastetxetan banatuko da (Arratian dagozan seietan eta Zeberiokoan). Mankomunitateak 1.200 €-ko diru-laguntzea emon dau lana egiteko, eta haurren artean etxeko konpostajea sustatzeko material didaktiko eta entretenigarria daukien lau orrialde sartu dauz, besteak beste, jolasak, marrazkiak eta materia organikoaren zikloari buruzko informazinoa.

Ekimen honegaz, etxeko konpostajea sustatzeko kanpaina barriari emon jako hasierea Arratian. Kanpainaren barruan, datozen hilabeteotan tailerrak eta jarduerak be egingo dira eskualdeko ikastetxeetan. Arratiako Udalen Mankomunitatetik uste dogu eskola-umeak lehentasunezko helburuetako bat dirala, aurrerantzean Arratia leku iraunkorragoa izan daiten.