Albisteak

 

Urriaren 13an, Berdintasunerako Gunearen egoitza ibiltaria Arratian ibili zen, hain zuzen ere bertako zenbait hezkuntza zentroetan: Zulaibarren (Zeanurin) Lemoan eta Diman.



Zulaibar Lanbide Ikastetxean eta Lemoako DBH2n lanbide orientazio ez sexistari buruzko tailerrak eman ziren autobusean eta, Diman, berriz, LHko 3. ziklokoek Nahiko programa landu zuten.



Guztira, 10 eta 20 urte bitarteko 68 gaztek hartu zuten parte tailerretan, 26 neskak eta 42 mutilek.
Antolatzailea Arratiako Udalen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua izan da, eta Berdintasunerako Guneko egoitza ibiltariaren bitartez, Arratian, hezkidetza lantzen jarraitzeko aukera izan dugu.