Albisteak

Hacer clic en la imagen para ver el cartel 

Arratiako Udalen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak DJ ikastaroa antolatu du 12-29 urte bitarteko gazteentzat, Beldur Barik kanpainaren barruan.

Ikastaroa Irati Etxebarria DJk emango du urriaren 25ean eta azaroaren 8an Igorreko Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara.

Irati Etxebarriak ibilbide luzea du DJ munduan, besteak beste, dj egoiliarra izatea Stereorocks elektro-indie-rock  klub berrian, Bilboko Kafe Antzokian.