Albisteak

 


Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Arratiako Gurutze Gorriak bost langabetuen kontratazinorako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe. Kontratu barriak (bi laguntzaile eta hiru teknikari) zenbait sailetan egin dira: hirugarren adinekoen sailean (persona nagusiak modu aktiboan zahartzeko eta euren bizi-kalidadea hobetzeko programea), gizarteratze sailean, gazteria sailean (Gazteria-Partehartze proiektua) eta administrazinoan (artxiboen digitalizazinoa).



Kontratazinoak Arratiako Gurutze Gorriak egin dauz, eta sei hilabeteko epea eukiko dabe. Ekimena Lanbidek bultzatutako PECOren (Eskualdeko Enplegu Plana) barruan dago sartuta. Mankomunitateak 83.154,77 € eukiko dauz, horietatik 62.500 € aitatutako bost pertsona hauen (lau emakume eta gizon bat) kontratazinorako da. Gainontzekoa autoenplegua bultzateko ekimenak egiteko izango da.