Albisteak

 

• Mankomunitateak gazteei zuzendutako programa berria sortu dau Bizkaiko Foru Aldundiko “Gaztedi Bizkaia” proiektuaren babes eta diru-laguntzagaz.

Arratiako Udalen Mankomunitateak gazteei zuzendutako programa berria sortu dau Bizkaiko Foru Aldundiko “Gaztedi Bizkaia” proiektuaren babes eta diru-laguntzagaz. ARRATIAKO GAZTE PROGRAMA, eskualdeko12-18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dagoen ekimen honek aisialdi osasungarria, parte hartzaile eta integratzailea sustatzea dauka helburu. Horretarako, topaketa eremu bat sortuko da non, baloreetan oinarritutako heziketa sustatuko den; metodologia aktiboa, sortzailea eta integratzailea erabiliz.

Programa honetan hiru ekintza mota bereiziko dira:

 Asteko ekintzak (ostiral arratsaldeetan 18:00etatik – 20:00etara Igorreko kultur etxean): gazteon intereseko gaietan oinarrituriko tailer eta ikastaroak egingo dira, denbora libreaz gozatzeko ekintzagaz: ikus-entzunezko saioak, Dj ikastaroa, dantza ikastaroak … 
• Hileko ekintzak (hilean behin egingo da, lekua eta ordua ekintzaren arabera zehaztuko da): Arratiako herri desberdinetan antolatutako ekintzetan parte hartzeko taldea sortu da: zuhaitz egunera joan, mendiko martxak egin, lehiaketetan parte hartu, kirol txapelketetara aurkeztu …
• Ekintza Bereziak: ikasturtean zehar bi irteera egingo dira; alde batetik, Aste Santuetan egun batekoa izango dena eta bestetik, udako oporretan hiru egunetakoa.

 

 
 
 

Proiektuaren aurkezpena urriak 10, arratsaldeko 18:00etan Igorreko kultur etxean izango da.

Informazino gehiago jasotzeko kontaktuak: 688881329 / gazte.arratia@bizkaia.org