Albisteak

 

 


Gaur goizean, Dimako Arratiako Egoitzak sano egun berezia bizi izan dau, bertako egoiliarretako baten urtebetetzea dala-ta. Martxek, Marcela Arroitak, ederto baten ospatu dauz bere 100 urteak, senidez eta lagunez inguratuta. 
 



Bizkaiko Foru Aldundiko eta Arratiako Udalen Mankomunitateko ordezkariek be Martxegaz egon gura izan dabe ekitaldi hunkigarria horretan. Hain zuzen be, tarteagaz, lorakaz, trikitilariakaz eta egoiliarretako batek inprobisautako bertsoakaz gozau ahal izan da bertan..

Zorionak, Martxe, eta urte askotarako!!