Albisteak

 

 

Arratiako Udalen Mankomunitatearen Osoko Bilkurak, atzo egindako batzarrean, hasieran onartu zituan 2015ean ezarriko diran tasa eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalak; izan be, Etxeko Hondakinak eta Zaborra Batzeko Zerbitzuagaitik, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuagaitik eta Diman dagoan “Arratiako Egoitza” Egoitza Zentroan eta Eguneko Zentroan Laguntza Zerbitzuak emoteagaitik 2014an ezarritakoak bere horretan mantenduko ditu.

Mankomunitatea osotzen daben udaletako ordezkariek aho batez onartu eben erabagia, AUMk tasa eta prezio publikoak urtero eguneratzeko erabilten dituan erispideakaz bat etorriz.

Era berean, Osoko Bilkurak Arratiako udalerri guztietan Etxeko Konpostaje Zerbitzua hobetzeko proiektuaren harrera, prestakuntza eta jarraipenerako kanpainea enpresa espezializau bati esleitzea onartu eban, aurreko urteetan egindako ekintzen jarraipen lez.