Albisteak

 

Enplegua berraktibetako tokiko ekintzetarako laguntzen markoan, Lanbidek 83.154 euro bideratuko dauz Arratiako Udalen Mankomunitateak aurkeztutako proiektuetarako, eta, ondorioz, bost langabe kontratau ahal izango dira sei hilabetez.

Kontratu barriak (bi laguntzaile eta hiru teknikari) Arratiako Gurutze Gorriak egingo dauz zenbait sailetan: hirugarren adinekoen sailean (persona nagusiak modu aktiboan zahartzeko eta euren bizi-kalidadea hobetzeko programea), gizarteratze sailean, gazteria sailean (Gazteria-Partehartze proiektua) eta administrazinoan (artxiboen digitalizazinoa).

Aitatutako laguntzea (62.000 euro kontratuak egiteko eta 21.000 ekintzaileak eta autoenplegua sustatzeko) PECOren (Eskualdeko Enplegu Plana) barruan dago sartuta, eta, hain zuzen be, plan horren barruan dagoz Arratia eta Galdakao zein Amorebieta-Etxanoko udalak. Lanbidek eskualderako emongo dauen diru-laguntzearen zenbateko osoa 460.000 eurokoa da.

 

Josune Gorospe, Arratiako Udalen Mankomunitatearen presidentea, Aitor Sorriketa, Arratiako Udalen Mankomunitatearen presidenteordea, Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea eta David Latxaga, Amorebieta-Etxanoko alkatea, gaur Galdakaoko Udalan, eskualdeko lankidetza akordioa sinatzen.