Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Arratiako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan Zainduz programa aplikatzeko hitzarmena onartu du. Guztira, 4.000 euroko inbertsioa egingo du.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren asmoa da hainbat programa bateratu mantendu eta garatzea, mendetasunari familia-ingurunetik heltzeko, «Zainduz» izeneko foru programaren barruan. Programa honen helburua da mendetasuna duten pertsonak zaintzea, eta, horretarako, pertsona horiek familia-ingurunean zaintzeko eta,aldi berean, ingurune horretan geratzeko aukera ematen duten prestazioak identifikatzea eta zehaztea.
«Zainduz» foru programan jasotako jarduketen artean berariaz jasota daude hauek: boluntariotza sustatzea, mendetasuna duten adinekoak zaintzeko, eta laguntza psikosoziala eskaintzea haien zaintzaileei (senitartekoak eta hurbileko pertsonak izan ohir dira). Horrez gainera, udalek eta Aldundiak mendetasuna prebenitzeko bultzatzen dituzten ekintzak sustatu nahi dira.

Horretarako, Aldundiak 4.073,18 euroko inbertsioa egingo du, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuriko proiektuak finantzatzeko.

Zainduz 2013

2013ko abenduaren 31n, 18 lankidetza-hitzarmen zeuden programa hau garatzeko: Bilbo, Galdakao, Barakaldo, Amorebieta-Etxano, Portugalete, Leioa, Santurtzi, Abanto-Zierbena, Muskiz, Getxo, Ugao-Miraballes, Tapagaran eta Ortuellako udalekin, Lea Artibaiko Amankomunazgoarekin, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin (Durango barne), Gizarte Zerbitzuetako Mungialde Partzuergoarekin, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin eta Uribe Kostako Mankomunitatearekin.
Programa hau garatzeak 335.381,99 euroko kostua eragin zuen iaz; diru-laguntza gisa egin zen inbertsioa.