Albisteak

Egin klik irudian 

Igorreko jaietan hasi da gaueko autobus zerbitzua, Arratiako Udalen Mankomunitateak bultzatuta, Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko lankidetzaz. Zerbitzu honek urtero-urtero onarpen handia dauka eta ekainaren 7tik frailera, Galdakaoko jaietara arte luzatuko da.

Gautxori hau normalean zapatutik domekara bitarteko gauetan eskainiko da, baina udalerri bakotxaren aukeren eta lehentasunen arabera moldatuko da. Galdakaon erdigunean (Udaletxe ondoan) eta Usansoloko tren-geltokian geratuko da.

Bi maiztasun eukiko dauz gauero: goizaldeko 02:30ean, autobus batek urtengo dau jaietan dagoan herriko geltoki batetik (herrigunetik hurren dagoan geltokitik, hain zuzen be), eta haraneko beste herri guztietara, Galdakaora eta Amorebieta-Etxanora joango da. Gauza bera egingo dau ordu bi geroago, 04:30ean. Igorren, Galdakaon eta Amorebieta-Etxanon jaiek asteburu bi irauten dabenez, zerbitzu bat emongo da asteburu horreetako bakotxean. Guztira, 13 ibilbide izango dira: 9 Arratian, 2 Galdakaon eta beste hainbeste Amorebieta-Etxanon. Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztebiz programearen finantziazinoa dauka.  Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Gaztedi Bizkaia programearen barne dagoan Gaztedi Arratiaren finantziazinoa dauka.


IGORRE
Ekainak 14 (zapatua)
02:30h / 04:30h
Autobus geralekuan
  BEDIA
Ekainak 21 (zapatua)
02:30h / 04:30h
Autobus geralekuan  
  ARANTZAZU
Ekainak 27 (zapatua)
03:30h
Autobus geralekuan 
   
DIMA
Ekainak 28 (zapatua)
02:30h / 04:30h
Autobus geralekuan
ZORNOTZA
Uztailak 19 eta 26 de julio (zapatuak)
02:30h / 04:30h
Erdiguneko geralekua, Nafarroa
  LEMOA
Abuztuak 2 (zapatua)
02:30h / 04:30h
Postetxearen ondoan
        
ZEANURI
Abuztuak 14 (zapatua)
02:30h / 04:30h
Autobus geralekuan
 AREATZA
Abuztuak 29 (zapatua)
02:30h / 04:30h
Autobus geralekuan
  ARTEA
Irailak 5 (barikua)
02:30h / 04:30h
Autobus geralekuan
         
  GALDAKAO
Irailak 13 eta 20
02:30h / 04:30h
Udaletxe ondoko geralekuan
eta Usansoloko tren geltokian