Albisteak

 
     

Gaur, Zulaibar Ikastegian, besteak beste eraikuntza, zerbitzu, metalurgia eta ingeniaritza sektoreetako 32 ETE alkartu dira III. Enpresa Topaketan.

Gaur, Zeanuriko Zulaibar BHI lanbide heziketako zentroan, Amorebieta-Etxanok, Arratiak eta Galdakaok osotzen daben eskualdeko III. Enpresa Topaketea egin da, eta, bertan, enpresa txiki eta ertain asko alkartu dira, herri eta eskualde mailan negozioak sortzeko aukerak handitzeko asmoz. Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Amorebieta-Etxanoko eta Galdakaoko udalek bultzatutako jardunaldi honek inguru bereko enpresak lehenengoz alkartzeko aukerea emon dau; modu horretan, alkar ezagutzeko eta etorkizunean lankidetzan aritzeko modu errazagoa egongo da. Enpresa bakotxak bere burua aurkezteko aukerea euki dau, eta, gero, bere negoziorako interesgarritzat jo dauzen enpresakaz hartu-emonetan hasi da.

     

 

Topaketan Estibaliz Hernaez Laviña egon da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Barrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea (Eusko Jaurlaritza), Josune Gorospe, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidenteakaz, Ibon Uribe, Galdakaoko alkateakaz, Begoña Nazabal, Amorebieta-Etxanoko zinegotziakaz, eta Zeanuri, Areatza, Artea eta Bediako alkateakaz. Bertan, Zulaibar Ikastegiko trebakuntza-eskaintza barria be aurkeztu da, eskualdeko enpresen beharrizanetara egokitutako ikastaro bereziakaz.

     

Aurtengo topaketa 32 enpresa aritu dira parte hartzen.  Horrek agerian ixten dau zelako interesa pizten dauen ekimenak. Aurreko bi edizinoetan, 60 enpresa inguruko 100 lagunek baino gehiagok esperientzia hau konpartiduteko aukerea euki dabe, eta ekimena sano modu positiboan balorau dabe; horri esker, 400 topaketatik gora egin izan dira hainbat enpresaren artean.


3. Enpresa Topaketa 2014ko partehartzaile zerrenda.
 

 ABANSIS PACKAGING
ADENOR SL
ALCOA
AUSPOLA, S.COOP.
AZKAR
CONSTRUCCIONES AMURIZA
CONSTRUCCIONES MECANICAS ARANZAZU (COMECALAN)
DINOSA Vending
EKIENER INSTALACIONES CB
EKIN, S.COOP
EKOLEDS
ERLETXES INYECCION
EULEN FLEXIPLAN
EUROCONSULT NORTE, S.A.
EXCAVACIONES DE DIEGO
GBM AUTOMATIZACION DE PROCESOS
GRAFICAS ARRATIA
IBAITUZ
IMPER BL
INDUSTRIAS BAI
INTEGRA SOLUCIONES JAVIER OTERO MARTIN
METALURGICA DE BOLUETA
MIBA
ONURA ZERBI TALDEA
ORMAURRE
PATRYCARS
REVESTIMIENTOS GLASHER, S.L.
SARE
TEAM INGENIERIA
VYDEKTRA
TRESNA
FREMAP