Albisteak

 
 

 Arratiako komunikabidetako kazetariak, bertokoak zein orokorrak, Igorren alkartu ziran atzo, Mankomunitateko Bardintasun Sailak antolatutako topaketan. Bertan, genero indarkeriaren eta sexu-erasoen aurkako Osoko Planaren gaineko informazinoa emon zan, eta komunikabideetan informazino mueta hori helarazoteko modu zuzenaren gaineko ezagutzak eta eretxiak konpartidu ziran, bai enfokea eta ikuspuntuaren aldetik zen hizkeraren aldetik.
Zerbitzua Arratiako eragileakaz dabil batzarrak egiten ekarpenak eta eretxia jasoteko, Plan Integralean sartzeko: politikariak, beharginak, eskolak, emakume elkarte eta talde feministak, komunikabideak… danen eretxiak kontuan izan eta batera egiteko aurre indarkeriari.