Albisteak

 
  • Mankomunitateak 14.000 euroko diru-laguntzea emongo dau, persona nagusiei eta egoera ahulean zein gizarte-bazterketako egoeran dagozan personei laguntzeko eta boluntariotza eta ikasketa programak abian jartzeko


 
 
Aitor Sorriketa, Bediako alkatea eta Arratiako Udalen Mankomunitateko presidente ordea, Josune Gorospe, Mankomunitateko presidentea, eta Juan Mari Aizarna, Arratiako Gorutz Gorria eskualdeko arduraduna.

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Arratiako Gurutze Gorriak lankidetza akordioa sinatu dabe, laguntza eta esku-hartze sozialerako proiektuak garatzeko eta martxan ipinteko. Besteak beste, persona nagusiei eta egoera ahulean zein gizarte-bazterketako egoeran dagozan personei eta familiei laguntzeko programakaz erlazionatutako ekintzak dira.

Mankomunitatearen (14.000 euroko diru-laguntzea emon dau) gizarte-zerbitzuek laguntza behar daben eta arazoak daukiezan familien kasuak koordinatzen dabez eta Gurutze Gorrira bideratzen dabez. Etxean bakarrik dagozan edo eguneroko bizimodua egiteko edo medikuarenera joateko laguntza behar daben eta menpekoak diran personak, bisitak Arratian (Dima) dagozan eta familiarik ez daukien egoiliarrei edo Elikadura eta Familia eta Etxeko Higiene Sorten banaketea baliabiderik ez daukien familiei. 

Era berean, bizikidetza-arauen eta higiene eta elikadura arloko ohitura osasungarrien arloan jarduten da, eta laguntza ekonomikoak emoten jakez, aurrerapen lez, elikadura edo etxebizitza arloko prestazinoak eskatu dabezan personei. Komunitatean boluntariotza sustatzeko kanpainak be egiten dira, besteak beste, jolasten eta ikasten proiektua; horren arabera, ikasketa jardunaldiak eta meriendak egiten dira eskola-umeakaz, ikaskuntzarako ohiturak eta jarrerak bultzatzeko.

Arratiako Gurutze Gorriak 24 boluntariok osotzen dabe. Adina, batez beste, 30 urtekoa da.

2013ko PROIEKTUAK

 

PROIEKTUA

ERABILTZAILEAK

zerbitzuak

Eskola-arrakasta sustatzea

21

160 (arreta egunak)

Laguntasuna egoitzetan

2

30 (arreta egunak)

Laguntasun puntuala

1

4 (arreta egunak)

Hurbiltasuna

9

 

Arreta krisiak kaltetutako familiei

24

3 egun hilean, 8 hilabetez

Elikagaiak batzeko kanpaina

42 familia

146 erabiltzaile

7 (arreta egunak)