Albisteak

 
 

 Aitor Sorriketa ,Amaia Betolaza, Carlos Oppe


Galdakaoko udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Aktibatu+ programearen aurkezpena izan zan atzo, urtarrilaren 29an. Aurreztera eta ingurumena zaintzera dago bideratuta ekimen hau. Testuinguru horretan, eta aurreko edizinoetan izandako arrakastaren ondorioz, Aktibatu + programa sortu zan. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Garbiker Soziedade Publikoaren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren, Energiaren Euskal Erakundearen eta Eroski taldearen ekimena
da, eta ingurumen-iraunkortasunaren aldeko lanean herritarren parte-hartzea sustatzea da helburua.




 Aktibatu + programeak ekimenagaz bat egiten daben udalerrietako biztanleen, ikastetxeetako ikasleen eta familien parte-hartze aktiboa sustatzen dau. Ikasleen gurasoak dira aitzindariak, eta, gero, parte-hartzea komunidade osora zabaltzen da. 2013-2014ko edizinoari jagokonez, udalerri honeetan dago martxan: Arratian (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) eta Nerbioi-Ibaizabalen (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña-Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio). Hurrengo edizinoetan, programa Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualde guztietara zabalduko da apurka-apurka.