Albisteak

 
 

Arratian etxeko konpostajea martxan ipinteko lehenengo fasea harrera ezin hobeagaz hasi da. Haraneko landa-inguruko familien %40k, guztira 540 apuntatu dira. Bi hilabetetan, ekitaldi osorako ezarritako helburua, 400 izen-ematea, bete da. Apuntatu diren pertsona gehienek orain arte egin diran formakuntza jardunaldietara joan dira. Otsailean be egongo da aukera saio hauetara joateko. Asmoa da be Arratiako eskolatan konpostadoreen ganeko kanpaina egitea hurrengo asteetan.

Formakuntza-saio hauetan, beharrezko material guztiak doan banatuko dira: 360 litroko konpostagailua, konpost-egurasbidea, konposta egiteko eskuliburua eta etxeko hondakin organikoetarako (frutak, barazkiak, bedarra, inausketa, prestautako janaria...) biohondakinen ontzia. Izena emon dabenei, konposta egiten adituak diran teknikariak joango jakez etxera, zalantzak argitzeko, arazoak konpontzeko eta abar. Horrezaz gainera, edonoz, behar besteko laguntzea eta informazinoa be eskeiniko jake arratia21.arratia@bizkaia.org helbidean eta www.arratia.org/konposta blogean.
Interesa daukienek Mankomunitatearen 946311717 telefono-zenbakira deituta emon ahal izango dabe izena, inongo epe barik. Kontuan euki behar da kanpaina irekia dala. 20 pertsona inguruko taldeak osatuko dira formakuntza tailerretan




IZENA EMAN DABENAK 

 

 

 

ARANTZAZU

AREATZA

ARTEA

BEDIA

DIMA

IGORRE

LEMOA

UBIDE

ZEANURI

Arratia Guztira

21

17

40

35

114

112

82

5

113

540

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  PRESTAKUNTZA-JARDUNALDIEN EGUTEGIA

Eguna

Ordua

Udalerria

Lekua

Zezeilak 6, eguena

10:30

Igorre

Kultur Etxea

 

17:00

Igorre

Kultur Etxea

 

19:00

Zeanuri

Kultur Etxea

Zezeilak 7, barikua

10:30

Zeanuri

Kultur Etxea

 

18:00

Lemoa

Jubiladuen Etxea (goiko lokala)



Etxeko konpostajea materia organikoa degradetako prozesua da, eta, horren bidez, familien sukaldeko hondakinak konpost bihurtzeko aukerea dago; hain zuzen be, ortu eta lorategietako lurren emonkortasuna hobetzeko asmoz, barriro erabili leitekean ongarri naturala da konposta. Etxeko konpostajea Europa osoan bultzatzen da, hondakin organikoak bertan murrizteko neurri lez; era berean, holako hondakinak tratetako metodo iraunkor eta merkea be bada. Konpostajearen bitartez, hainbat hondakin (prestautako janaria, frutak, barazkiak, haragia, arraina, kafe-hondarrak, infusinoak, hostoak, bedarra...) konpost bihurtu leitekez.

Edukiontzi marroia

Etxeko konpostajerako kanpaineagaz batera, edukiontzi marroia uri-guneetan indartzeko kanpainea egin da, eta, bertan, 337 inskripzino gehiago lortu diranez, guztira 1.953 familiak parte hartuko dabe. Lehenengo urtean, 141.087 kilo batu dira edukiontzi marroiaren bitartez, eta uri-guneetan bizi diran familien %35ek baino gehiagok emon dabe izena. Hondakin guztien %45 inguru materia organikoa dala kontuan hartuta, gainerako hondakin-frakzinoak be gaikako bilketarako edukiontzietara botateko ahalegin txikiena egingo bagendu (papera/kartoia, beira, ontziak, pilak, erabilitako orioa, oihalak...), %60-%70etik gorako birziklapen-tasak lortuko genduzan. Epe labur eta ertainerako helburuen arabera, uri-guneetako eta landa-inguruneetako familien %50ek materia organikoa behar dan moduan kudeatuko dabe bi sistemetako baten bitartez.