Albisteak

 

      2.648.300 euroko kontuak gehiengo osoz onartu dira, EAJ alderdiaren aldeko 10 botogaz eta Bilduren 5 abstenzinogaz

      Enplegua sustatzeko partidea, Lanbideren laguntzetatik datorrena, %59 handitu da.

           

      Abenduaren 18an egindako Arratiako Udalen Mankomunitateko Osoko Bilkurak gehiengo osoz onartu dau (EAJren aldeko 10 botogaz eta Bilduren 5 abstenzinogaz) 2.648.300 euroko aurrekontua 2014rako, hau da, aurreko ekitaldiko ia bardina. 

      Aitatzeko modukoa da enplegua sustatzeko partidea, Lanbideren laguntzetatik datorrena, nabarmen handitu dala; izan be, 2013ko 52.000 euroko zenbatekotik, datorren urteko 83.000 euroko zenbatekora pasauko da, hau da, %59ko hazkundea eukiko dau. Beste zenbait ekintzaren artean, partida horren barruan sartzen dira bost persona kontratetea seil hilabeterako eta lanaldi osoan, eta ekintzaileei aholkuak emoteko eta enpresa barriak sortzeko proiektuak. Gazteria Sailak bere partideari eusten deutso (80.000 euro inguru), Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programen bitartez; gauza bera pasetan da Gizarte Premiako Laguntzetarako partideagaz (125.864 euro).

      Era berean, aurkeztutako kontuei esker, Mankomunitateak aurrera segidu ahal izango dau gaur egun eskaintzen dauzen zerbitzu guztiak eta plan estrategikoak garatzen; gainera, iraunkortasun saileko ekintzak nabarmendu behar dira, eskualdeko udalerri guztietako ikuskaritza energetikoakaz eta berziklapenaren arloko sensibilizazino, ezarpen eta trebakuntza kanpainakaz. Udalen ekarpena %18 handituko da, laguntza instituzionalen murrizketa orokorra dala-ta.

      Ordenantzen onarpena
      Osoko Bilkuran Arratiako Bardintasunari buruzko Ordenantzea be onartu da, mueta honetako lehenengoa Bizkaian, eta etxez etxeko laguntzeari buruz indarrean dagoan ordenantzearen egokitzapena be onartu da. Ekimen biak aho batez onartu dira.