Albisteak

 

Pasa dan azaroaren 29an Beldur Barik Arratian lehiaketako sariak banatu ziran Lemoan. Lehiaketa Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak antolatu dau gazteen artean emakumearen kontrako indarkeria  prebenitzeko.

Lehiaketak kategoria bi daukaz, eta aurtengo irabazleak honakoak dira:


1. kategoria: Ez izan beldurrik. Elkar Ezagutuz. Arratia.:




2. kategoria: Gure esku dago aldaketa. Lemoa

Irabazleek 300 euro eskuratu dabe

Sariak Josune Gorospe, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidenteak eta Saioa Elejabarrieta Lemoako alkate andreak emon ebezan.

Zorionak irabazleai eta segidu indarkeria sexistari aurre egiten.