Albisteak

 
 

    Gainera, webguneen helbide eta esteken zerrenda zehatza eskaintzen dau, bai herri administrazinokoak zein enpresa pribadukoak.

Arratiako Udalen Mankomunitateak gidaliburu praktikoa argitaratu dau, beharra topetako laguntasuna emoten daben tresnakaz, metodologiagaz eta informazino interesgarriagaz; modu horretan, beharra topau gura daben pertsonen arrakastarako aukerak handitu egiten dira. Batez be, eskualdeko gazteei dago zuzenduta, baina langabezian dagozan guztientzat be interesgarria izan daiten dago diseinauta, eta bilatze-prozesu horretan antolakuntzak eta planifikazinoak daukien garrantzia azpimarratzen dau. Lau multzo handitan dago bananduta (bilaketea, dagozan lan muetak, nondik hasi eta aukeraketa prozesua), eta aldez aurreko ildo batzuk emoten dauz, mobiduten hasi aurretik kontuan hartu beharrekoak; esate baterako, norberaren profil profesionalaren definizinoa eta merkatuan dagozan lan-baldintzak, besteak beste. Gainera, gidaliburuak lan-eskaintzak topetako esteken eta webguneen zerrenda zehatz eta osoa eskaintzen dau, bai herri administrazinokoak (toki erakundeak, Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Europako organismoak….) zein enpresa pribadukoak. Era berean, azaltzen dau zelan egin behar jakon aurre balizko lan-alkarrizketa bati, eta zelako curriculumak prestau leitekezan ohiko curriculumen osagarri lez (sare sozialak, bideo-formatuak eta abar). Gainera, curriculumak egiten laguntzen daben webguneetarako estekak be badagoz. Gidaliburua Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Gaztedi programaren laguntzagaz egin da.