Albisteak

 
 

Mankomunitateak konposta egiteko 600 ontzi banatuko dauz izena emoten daben personen artean.

 

Arratiako Udalen Mankomunitateak etxean materia organikoagaz konposta egiteko ontzia ezartzeko kanpainea ipiniko dau martxan astelehenean, urriak 14an; bilketa sistema hau baserri inguruetarako eta lorategia edo ortua daukien etxeetarako dago gomendatuta. Gaikako bilketea ezartzeko fase barri honek daborduko martxan dagoan bosgarren edukiontziarena osotzen dau; horri esker, edozein personak, bai baserri inguruetan zein herriguneetan, hondakin mota honen (hondakin guztien ia %40 dira) gestino eta tratamentu egokian lagundu ahal izango dau.

Zemendian, prestakuntza-tailerrak antolatuko dira Arratiako herri guztietan, eta, tailerrotan, konpostatzen hasteko oinarrizko ezagutzak eskainiko dira. Aitatutako tailerretan, beharrezko materialak emongo dira: konposta egiteko ontzia, aireadorea eta konpostaje-gida. Mankomunitateak konposta egiteko 360 litroko 600 ontzi banatuko dauz Mankomunitatearen telefono-zenbakian (946311717) edo www.arratia.net web helbidean izena emoten daben personen artean. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren diru-laguntzea dauka. Gainera, Arratiako Udalen Mankomunitateak herriko saltokiakaz be kolaborauko dau, berziklapenari buruzko kontzientziazino kanpaina baten bitartez. Kanpainearen helburua izen-emoteak lortzea izango da, bai edukiontzi marroirako zein konposta egiteko ontzirako, eta, bertan, 50 €-ko txartelak zozketatuko dira. Txartel horreek eskualdeko denda eta saltokietan gastau beharko dira.

-Kanpainearen hasiera: Urriak 14

-Zenbatekoa: 138.200 euro (Bizkaiko Foru Aldundiak %100 ordainduta)