Albisteak

 

Jaietatik bueltatzeko gaueko autobusak (Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko Udalek ipini dabe martxan) sano balantze positiboagaz zarratu dau udako denporaldia, gazteen artean harrera bikaina lortuta. Eskualdeko lehenengo jaietatik (Igorreko sanantonioak, bagilean) hasi eta azkenekoetara arte (Galdakaoko santakurtzak), 3.300 personak erabili dabe zerbitzu hau.

Jaietatik Bueltatzeko Autobus gautxoriak, ibilbideei zein gertakari aipagarrien ezari jagokenez, normaltasun osoz funtzionau dau bere bi ordutegietan: goizaldeko 02:00etan eta 04:30ean. Guztira, 13 ibilbide izan dira: 9 Arratian, 2 Galdakaon eta beste hainbeste Amorebieta-Etxanon. Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programearen finantziazinoa dauka