Albisteak

 

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Galdakaoko Behargintzak bi eskualdeetako enpresariak eta autonomoak batu ditue gaur, jardunaldi tekniko baten. Jardunaldiaren helburua da enpresa txiki eta ertainentzako negozio-aukerak sortzea eta bailarako eta inguruko enpresentzako lehiakortasuna hobetuko daben proiektuak sortzea.



 

SPRIren COMPITE programaren barruan dagoan Topaketa honetan, merkatu barriak bilatzeko bidean aniztasunak dituan ezaugarriak aztertu dira, eta bide-orria eskaini da, enpresek gida bat euki dagien euren negozio-estrategia beste produkzino-gune batzuetara bideratzeko orduan.

"Merkatuak joerak zehazten ditu, eta, joera horreen ondorioz, aniztasuna ezarri behar da, lehiakortasun mailei eusteko eta maila horreek handitzeko; zentzu horretan, gure enpresek badakie ezin dirala joera orokor horretatik kanpo geratu", azaldu dabe.