Albisteak

 

 

Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak grafittia egiteko tailerra antolatu dau aurtengo udan, hain zuzen be, uztailaren 6an, Diman, Udalaren laguntzagaz.
Tailerraren ardatza Beldur Barik programa martxan jartea izan da, hau da, gazteen artean desberdintasun egoerak detektau eta aurre egiteko sentsibilizazino programari hasierea emotea, gazteen artean Beldur Barik zer dan zabaldu eta lehiaketan parte hartu daien.

Graffiti tailerra aurrera eroateko, eta mankomunidadeko gizarte hezitzaileagaz batera, Elkar ezagutuz programako gazteen partaidetza izan dogu, Dimako gazteakaz batera. Hain zuzen be, Elkar ezagutuz” programaren helburua gazteak euren artean ezagutu eta alkarregaz egoteko espazioa izatea da.
Beraz, graffiti tailerragaz, helburu bi bete doguz: batetik, Beldur Barik kanpaina martxan jartea, eta, bigarrena, “Elkar ezagutuz” programaren bitartez, gazteak alkar ezagutzeko aukerea izatea.

.


Graffitia tailerrean parte hartu daben gazteak egin dabe, irakaslearen laguntzeagaz, jakina. Guztira, 9 gazte izan dira Diman, zazpi neska eta mutil bi, Arratiako herri desberdinetakoak. 12-18 urte bitartekoak.
Irakaslea Eva Mena izan da, graffitilari ezaguna. Esperientzia handia dauka Evak graffiti munduan, eta Arratiako kasuan, bere lana honakoa izan da: tailerraren hasieran gazteai azaldu zelakoa dan teknikea, nork zer egin behar dauen antolatu eta egin beharrekoak bideratzea. Lau ordu izan eben esandako guztia egiteko eta balorazinoa guztiz positiboa da, bai partaidetza eta baita emaitza bera be, lan ederra egin ebelako, eta ikusgai dago Dimako frontoi ondoko horman.

Hurrengo hormairudia Zeanurin gauzatuko da, Udalak itxitako eskola aurreko horman, irailaren 28an 10:00etatik 14:00etara, formatu berean. Han be bardintasunari lotutako irudia margoztuko dabe gazteak, eta animatu gura doguz gazteok bertan parte hartzean. Izan be,12-18 urte bitarteko Arratiako edozein gaztek parte hartu leike tailerrean.
Tailerrok antolatzeko, Arratiako Udalen Mankomunitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza izan dau.