Albisteak

 

    Gobernu Batzordeak herritarrei zuzendutako Prestakuntza eta Jarraipen Plana kontratetea be onartu dau gaur.
    Proiektuak 138.00 euro inguruko kostu osoa euki dau, eta Bizkaiko Foru Aldundiak %100ean lagundu dau diruz.
    360 litroko edukierako 500 konpostagailu baino gehiago banatuko dira.

    Materia organikoa gaika batzeko zerbitzuaren ezarpenak (5. edukiontzia) izan dauen arrakastaren ostean, Arratiako Udalen Mankomunitateko Gobernu Batzordeak etxeko konpostagailuak eskuratzeko eta Prestakuntza eta Jarraipen Plana kontratetako pleguak onartu dauz, herritarrei edukiontzi horreen erabileraren gaineko laguntzea emoteko. Proiektuak 138.00 euro inguruko kostu osoa euki dau, eta Bizkaiko Foru Aldundiak %100ean lagundu dau diruz.

    Arratiako Udalen Mankomunitateak aurrera segiduko dau birziklapenaren kulturan, alkarren artean desbardinak baina osogarriak diran bi frontetan arituz: alde batetik, sensibilizazino eta informazino arloko ahalegina, 5. edukiontziaren bitartez sukaldean prestatu bako landare-hondakinak gaika batzeko zerbitzua handitzeko, eta, bestetik, landa-inguruetan eta familia bakarreko etxebizitzetan uri-hondakinen frakzino organikoa modu egokian tratetako ahalegina, etxeko konpostajearen bitartez.

    Etxeko Konpostajea, 5. edukiontziaren osogarri lez

    Mankomunitatearen arabera, etxeko konpostajea alternatiba ona da, landa-inguruetan eta familia bakarreko etxebizitzetan uri-hondakinen frakzino organikoa modu egokian kudeatzeko. 360 litroko edukierako 500 konpostagailu baino gehiago banatuko dira, birziklapen-sistema barri honetan izena emon eta udagoienean eskainiko diran trebakuntza-jardunaldietara datozen personen artean.

    “Helburua lehengo bera da: gitxienez populazinoaren erdiak hondakin organikoen birziklapena hobetzen parte hartzea, holan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako Araudiak ezarritako helburuetara hurbiltzeko (%50eko edo gehiagoko birziklapena)”, azaldu dau Mankomunitateko presidenteak, Josune Gorospek