Albisteak

 



Andren Nazioarteko Egunaren inguruan, makina bat ekintza antolau dira Arratian Udal, emakume alkarte, talde feminista eta Mankomunidadearen artean. Berbaldiak, kontzentrazinoa, mendi-urteera, andrabanda feministaren kalejira... danetarik gauzatu da Arratian andren eguna behar dan moduan ospatu eta aldarrikatzeko.

Era berean, Arratiako Udalen Mankomunitateak martiaren 8ko deklarazino instituzionala be onartu eban, aurten emakumeen partaidetza politikoa bultzatzean oinarritutakoa.