Albisteak

 
Proiektuaren helburua lehen hezkuntzako umeei laguntzea da; horretarako, espazio bat eskainiko jake, astean bi aldiz, boluntarioen laguntzagaz, etxerako beharrak egin eta aisialdiko hainbat jardueraz goza daiezan.

 

Arratiako Udalen Mankomunitateak, Arratiako Gurutze Gorriagaz alkarlanean,
boluntarioak erakartzeko kanpaina jarri dau martxan. Horren bitartez, lehen
hezkuntzako umeei eskola-laguntza eskaintzera bideratutako proiektu barri baten
lagunduko dabe eta proiektua dinamizau eta garatuko dabe. Erakunde bien arteko
akordioari esker, espazio bat eskainiko da astean bi aldiz. Bertan, boluntarioek
gainbegiratuta, ikasle gazteenek etxerako beharrak egin eta aisialdiko hainbat jardueraz
gozatu ahal izango dabe.

Proiektua sano interesagarria da, batez be, denbora gitxi daukien gurasoentzat,
euskereagaz arazoak daukiezanentzat edota, besteak beste, beharreko ordutegiagaz
bateratzeko arazoak daukiezanentzat. Bertan parte hartzeko baldintza bakarrak
hurrengoak dira: euskaraz jakitea, pazientzia eukitea eta umeakaz behar egitea gustuko
izatea. Boluntarioei aldez aurretik emongo jake prestakuntza espezifikoa, tailerra behar
dan moduan garatzeko. Esperientzia hau, besteak beste Zallan, Bilbon eta Basaurin be
egiten da, eta oso ondo balorautako esperientzia da.

Persona interesdunek hemen emon leikie izena AUM-ko telefonoan:
94 631 17 17 (Iosune edo Alaitzengatik galdetzen)