Albisteak

 

 

Arratiako Udalen Mankomunidadeko Presidenteak, Josune Gorospek, bostgarren
edukiontzi organikoa martxan jarteko abian jarritako kanpainaren harira antolatutako
“Zaindu gure lurra, marroia erabili” lehiaketaren sariak banatu ditu. Saritutako gazteak
12 tablet eskuratu ditue.

Aurkeztutako lanak mankomunidadeko teknikariz osatutako epaimahai batek hautatuak
izan dira. Sormena eta bostgarren edukiontziagaz lotura zuzena izatea izan dira
aukeraketa prozesuko irizpide nagusiak. Lanetako batzuk, irabazleena barne,
arratiakoontzimarroia.blogspot.com.es  blogean ikusi ahal izango dira hurrengo
egunetan.

“Zaindu gure lurra, marroia erabili” lehiaketak gazteak sentsibilizau eta bostgarren
edukiontziak dauen garrantziaz jabetzea zuen helburu eta 100 lanen parte hartzea jaso
dau. Gazteak eta haurrak lau motako lanak aurkeztu ditue: marrazketa (LH 1, LH 2 eta
LH 3), idazlana (LH 4, LH 5 eta LH 6), argazkia (Bigarren Hezkuntza eta Lanbide
Heziketa) eta tweet lehiaketa (Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa).

Ekimen hau Arratiako Udalen Mankomunitateak joan dan zemendian hondakin
organikoak bilduko dituen bostgarren edukiontzia ezagutzera emoteko abiautako
kanpainaren barruan kokatzen da. Kanpaina hori hiru hartzaile nagusi izan ditu:
Arratiako familiak eta tabernak, ekoizle handiak eta Arratiako ume eta gazteak.

Bostgarren edukiontzia Bizkaiko Forua Aldundiak bultzatutako Bizkaiko Euri
Hondakinen Aurrezaintzarako Plana 2010-2016 eta Bizkaiko Euri Hondakinak
Kudeatzeko II. Plan Integralaren barruan kokatzen da. Bigarren plan honen xede
estrategikoetako bat ezer ez isurtea da, horretarako Bizkaian sortutako uri hondakin
primario edo "gordin" guztiak aurretiaz tratatuz.


Irabazleen zerrenda

MARRAZKETA

L.H. 1: Elene Artiñano Arrarte (Bedia) eta Elaia Artetxe Roja (Zeanuri)

L.H 2: Haizea Lekue ((Arantzazu)

L.H. 3: Aiala Irusta Olibares (Areatza) eta Sabin Astondoa Gutierrez (Areatza)

IDAZLANA

L.H. 4: Garazi Blanco Jauregi (Areatza) eta Lucia González (Zeanuri)

L.H. 5: Usune Goti Etxebarria (Areatza) eta Shira Llorente Sanchez (Areatza)

L.H. 6: Alain Telletxea (Igorre) eta Unai Ojanguren (Lemoa)

TWEET

Maddi Sánchez Arrarte (Bedia)