Albisteak

 


Krisi egoera honek batez be gazteei sorrarazten deutsien eraginari aurre
egiteko asmoz, Arratiako Udalen Mankomunitateak beharra topetako tekniken
ikastaroa antolatu dau, 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ekimen
honen helburua da gazteei laguntza emotea, lan merkatura sartu daitezan;
horretarako, batez be, teknologia barriak erabiliko dira.

Ikasleek ikasiko dabe eskaintzak eta orrialde interesgarriak Internet bidez
topetan, sare sozialak erabilten, curriculum mueta barriak egiten (esate
baterako, bideo formatuan egiten diranak) eta alkarrizketa personalei aurre
egiten. Gainera, ezagutuko dabe zein dan, lan esparruan, arlo publiko eta
pribaduaren arteko bitartekaritza: Lanbide, Behargintza, ABLEak eta abar.

Ikastaroan 15 pertsonentzako lekua besterik ez da egongo. 2012ko abenduaren
17tik 21era emongo da, 09:00etatik 13:00etara, Arteako Kultur Etxean. Izena
emateko epea abenduaren 13an amaitzen da.