Albisteak

 





Pasa dan azaroaren 23an Beldur Barik Arratian lehiaketako sariak banatu ziran Areatzako Udaletxean. Lehiaketa Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak antolatu dau gazteen artean emakumearen kontrako indarkeria prebenitzeko.

 

Lehiaketak kategoria bi daukaz, eta aurtengo irabazleak honakoak dira:

1. kategoria: Guk ere indarkeria sexistari ez! Elkar Ezagutuz. Arratia.

2. kategoria: Oilategia itxi. Igorre

 

Irabazleak 300 euroko bono kulturala eskuratu dabe.

 

Sariak Josune Gorospe, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidenteak eta Maite Artabe, Areatzeko Emakumeen Foroko eta lehiaketako epaimahaikideak emon ebezan.

 

Zorionak irabazleei eta segi indarkeria sexistari aurre egiten.

 

------------------------------------------------------------------------------

 

Oilategia itxi. Izaskun 2.kategoria Igorre