Albisteak

Arratiako Udalen Mankomunitateak sukaldatu gabeko landare eta barazki jatorria duten hondakinak gaika biltzeko zerbitzua aurkeztu du. Arratiako familia askok etxeko birziklapen kuota gehitzeko asmoa azaldu dute.

Arratiako Udalen Mankomunitatearen Lehendakariak, Josune Gorospek, sukaldatu gabeko landare eta barazki jatorria duten hondakinak biltzeko abian jarriko den gaikako bilketa proiektuaren berri eman du prentsaurrekoan. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integrala 2005-2016ren eta Bizkaiko Uri Hondakinen Aurrezaintzarako Plana 2010-2016ren barruan kokatzen da eta gaikako bilketa egiteko bostgarren edukiontziaren ezartzea aurreikusten du. Edukiontziak Arratia eskualdeko bederatzi udalerritan (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) ezarriko dira.
Josune Gorosperen hitzetan, “ekimen berri honekin hiri hondakinen kudeaketa zerbitzu moderno eta eraginkor batera egin dugu salto”. Ildo horretan, 1100 litroko edukiera duten edukiontziak jarriko dira eta herritarren artean ontzi bereziak banatuko dira.

Arratiako Udalen Mankomunitatearen Lehendakariak, Josune Gorospek, sukaldatu gabeko landare eta barazki jatorria duten hondakinak biltzeko abian jarriko den gaikako bilketa proiektuaren berri eman du prentsaurrekoan. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integrala 2005-2016ren eta Bizkaiko Uri Hondakinen Aurrezaintzarako Plana 2010-2016ren barruan kokatzen da eta gaikako bilketa egiteko bostgarren edukiontziaren ezartzea aurreikusten du. Edukiontziak Arratia eskualdeko bederatzi udalerritan (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri) ezarriko dira. Josune Gorosperen hitzetan, “ekimen berri honekin hiri hondakinen kudeaketa zerbitzu moderno eta eraginkor batera egin dugu salto”. Ildo horretan, 1100 litroko edukiera duten edukiontziak jarriko dira eta herritarren artean ontzi bereziak banatuko dira.

Ekimen honekin bi helburu nagusi lortu nahi dira: batetik zabortegira doan hondakin kopurua gutxitzea eta bestetik hondakinei baliozkoa den eta ingurumena kaltetzen ez duen irteera ematea. Edukiontzi berri hauen bidez jasotako hondakinak Artigasko konpostaje plantara bidaliko dira konposta lortzeko. Konposta lurzorua aberasten duen substratua da eta obra zibilean, mendietan eta berdeguneetan erabili daiteke.
 
Ekimen berri hau martxan jartzeko aurrekontua 115.000 eurokoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartuko du bere gain (kanpoko edukiontziak, kuboak, poltsa konpostagarriak, giltzak eta komunikazio kanpaina). Komunikazio kanpainaren bidez gutxienez Arratiako 1000 familietara heltzeko helburua du Mankomunitateak. Epe ertainean, helburua Arratiako biztanlegoaren %50era heltzea da. Horrez gain, urtarrilean komunikazio kanpaina hondakin hau sortzen duten ekoizle handiengana zuzenduko da; hala nola, fruitu denda, supermerkatu eta jatetxeetara.  

Abian jarriko den kanpaina honen helburua familia gehiagoren parte hartzea sustatzea da. Herritarrek zerbitzu berri honi buruzko eskuliburu bat jasoko dute, hitzaldiak egingo dira udalerri guztietan eta herritarren arretarako zerbitzua martxan jarriko da ekimenaren gainean informazioa lortzeko eta zalantza guztiak argitzeko. Aipatutako zerbitzura telefono bidez edo mankomunitatera hurbilduz jo daiteke. Horrez gain, Mankomunitatearen web orriak (www.arratia.net) herritarrak informatu eta beren iritzia jasoko duen blog

http://arratiakoontzimarroia.blogspot.com.es/ 

Ekimen honetan parte hartu nahi duten familiek Arratiako Udalen Mankomunitatekin jarri behar dira harremanetan 946311717 telefonoan, arratia21.arratia@bizkaia.org helbide elektronikoan edo Mankomunitateak Igorreko Elexalde kaleko 49. zenbakian duen egoitzan. Mankomunitatearen ordutegia goizeko 8.00etatik arratsaldeko 19.00etara da. Arratsaldez telefono zerbitzua bakarrik izango da.