Albisteak

 

 

  

    Lehen aldiz, Arratiako Udalen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Beldur Barik lehiaketa antolatuko du Arratian. Horren helburua neska eta mutilek emakumeen kontrako diskriminazioak ikustarazten dituzten adierazpen artistikoak saritzea eta bultzatzea da. Lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarrerak ikustarazi behar dituzte. 

    Arratiako 12 eta 26 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditugu euren beldur barik jarrera erakutsi eta lehiaketan parte hartzera.
Sariak:
1. Kategoriako saria (12-17urte): 300€ko bono kulturala.
2. Kategoriako saria (18-26 urte): 300€ko bono kulturala

LEHIAKETAREN OINARRIAK

PARTAIDEAK
12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahal dira lehiaketara, bai globalera, bai Arratiakora, baina Arratiako sarietarako Arratiako udalerrietan erroldatutakoak hartuko dira kontuan.

PARTE HARTZEKO
1.eta 2. Kategoriako (12-26 urte) Lan proposamenak helbide honetara bidali behar dira jarrera@beldurbarik.org 

Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo plataforma baten esteka emanez: youtube, vimeo, blip etab… Adierazpide mota oro onartuko da, baina betiere bideo formatuan aurkeztuta: film laburra, bideoklipa, lipduba, dantza, errezitatutako poemak edo kameraren aurrean irakurritako gogoetak, bideo-proiektuak, argazkiak edo artelanak erakustea, hiri inguruko performanceak eta esku hartzeak eta abar.

Aurkezteko epea: 2012ko urriaren 1etik 31ra
Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa (1.000 euroko bi sari +herri saria: 300€) eta, bestetik, Arratiako sariak. Bietan arauak berberak dira.
Informazio gehiago jasotzeko:

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Berdintasun Zerbitzua
94 631 1717
Berdintasuna.arratia@bizkaia.org

Lehiaketaren oinarriak kontsultatzeko: www.arratia.net  edota www.beldurbarik.org