Albisteak

 
 

    Arratiako Udalen Mankomunitateak erabat eta zeharo gaitzesten dauz
irailaren 26an, greba egunean, Igorreko egoitzan egindako Osoko Bilkuran,
gertatutako iskanbilak. Mankomunitateak gogorarazoten dau greba
eskubidea eta lan egin gura dabenen eskubidea bermatu behar dirala,
langilea zein politikaria izan, eta ezin dala inondik be justifikatu pasau zana:
besteak beste, liskar, oihuka eta zarataka ibilitzea, eta Mankomunitateko
egoitzan dagoan hautsezko su-itzalgailu bat hustea.

Gogoratu beharra dago, 2011ko irailaren 22ko Arratiako Udalen
Mankomunitatean egindako Osoko Bilkuran, 2012rako egutegia onartu zala,
aho batez gainera; bertan, irailaren 26an Osoko Bilkurea egiteko eguna
egoan ipinita. Hau da, urtebete lehenago.

Azkeneko Osoko Bilkura honetako gai-zerrenda betez, gizarte-larrialdi
egoeran dagozan arratiarrei laguntzak emotea onartu zan.