Albisteak

 
 


    Arratiako Udalen Mankomunitateko presidente Josune Gorospe, Osakidetzako Barrualde Eskualdeko zuzendari gerente Enrique Maiz Olazabalaga eta Durangoko Ertzain-Etxeko buruak Jon Ziarsolok, koordinazino-protokoloa sinatu dabe gaur, Igorren, genero-indarkeriaren biktimen prebentzinoa eta arreta hobetzeko.

    Protokoloaren helburua da alkarregaz jardutea eta Arratiako udalerrietako emakumeen kontrako indarkeria kasuetan koordinazinoa, informazinoa eta ekintza hobetzea. Horretarako, aholkularitza,  arraipen eta babes zerbitzua eskainiko da, eskumenak daukiezan erakunde eta agintarien bitartez. Kasu honeetan inplikautako eragile guztiek jarraituko beharreko urratsak ezarri dira, biktimei erantzun eraginkorra eta azkarra eskaintzeko. 

    Protokoloak, beste ekintza batzuen artean, emakumeei zuzendutako informazino-gida baten argitalpena eta sensibilizazino kanpaina bat martxan jartzea aurreikusi ditu. 

    Era berean, urriaren 4an, haraneko erakunde askok eratutako koordinazino mahai bat ipiniko da martxan. Mahai teknikoa izango da, eta bertako proposamenak  nkomunitateko batzorde politikoetan eztabaidatu eta erabagiko dira, mahai teknikoa eta politikoa batera garatzen joateko. 

    Gainera, arreteagaz batera, prebentzinoa eta sensibilizazinoa be lantzen jarraituko da. Zentzu horretan, erakundeen partaidetzaz gainera, herritarren partaidetza be bultzatuko da, informazino eta kontzientzazino ekintzen bitartez. "Eskerrak emon gura deutseguz protokoloan parte hartu daben guztiei eta hemendik aurrera be protokoloari jarraipena emoteko
ekintzetan parte hartuko daben guztiei. Danon betebeharra da emakumeenganako indarkeriaren kontra erantzun zuzena eta eraginkorra lortzen laguntzea. Mankomunitatearen konpromisoa tinkoa da”, adierazo dau Josune Gorospe Mankomunitateko presidenteak.