Albisteak

 

 

  • Ekimenarenhelburua gazteen parte-hartzea sustatzea da, bai eta euren eretxiak,kezkak eta proposamenak jasotea be. Kaleko lana izango da batez be.
  •  Proiektua BizkaikoForu Aldundiaren Udal Gaztedi programaren barruan dago.

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta udalek ARRATIAGAZTEDI proiektua ipini dabe martxan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren barruan dagoan ekimen honen helburu nagusia Arratiako gazteen parte-hartzea sustatzea da, bai eta euren eretxiak, kezkak eta proposamenak jasotea be. Kaleko lana izango da batez be, hartu-emon zuzena eukitea izango da proiektuaren helburua.

Hainbat metodologia erabiliko dira: tailerrak, inkestak eta antzezlanak, besteak beste. Gainera, sare sozialetan profilak zabalduko dira (Facebook, Tuenti), eta partaidetzarako karpak ipiniko dira herri guztietako kaleetan. www.arratiagaztedi.com  webgunea izango da proposamen eta hausnarketa guztiak bideratzeko erabiliko dan baliabidea. Parte-hartzaileek aukerea eukiko dabe webgunean informazinoa eta eduki barriak sortzeko, eta, prozesu guztia amaitzen danean, emaitzak aurkeztuko jakez: zerk urten dauen, eta zeintzuk diran euren kezkak eta proposamenak. Era berean, udal guztiek eta Mankomunitateak be jasoko dabez emaitzok, ahal dan heinean ekimenak, ekintzak eta programak gazteen beharrizanetara eta eritxietara egokitzeko.

Kultura eta Aisialdia (euskerea, kirola, bizi-ohitura osasuntsuak), Enplegua eta Heziketa (ze behar ikusten dabezan gazteek heziketa-aukerak hobetzeko eta enplegua sustatzeko), Etxebizitza (prezioak, baldintzak, alokairuaren aukerea eta abar) eta Herria eta Natura (ingurumena, iraunkortasuna, mobikortasuna) izango dira foroetako oinarrizko eztabaida-hariak.

Prozesu honek lau hilabete iraungo dau. Abendua amaitu baino lehen, eztabaida eta informazino guztiak jasoko dauzen txosten bat prestatuko da. Dokumentua parte-hartzaile guztiei emongo jake, mezu elektroniko bidez edota webgunetik bajatzeko aukerea emonda.