Albisteak

 

BERDINTASUNAREN ALDEKO GIZONENTZAKO GUNEA ARRATIAN 

 



Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak urteak daroa Emakunderekin batera, Gizonduz programa antolatzen Arratian. Oraingoan, pausu bat gehiago emon eta, udalakaz batera, Arratiako Gizonentzako Gunea antolatu gura dau, urteko programazinoa zehaztuz. Gunea emakumeen eta gizonen bardintasuna zer dan eta arlo pertsona¬lean, sozialean eta profesionalean bardintasunaren alde zer egin leikien jakin nahi dabenentzat da, horri buruzko prestakuntza jaso edo horretan sakondu gura dabenentzat. Hori guztia, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko aldaketa soziala sustatuko daben eragile izan daitezan. Arratiako Gizonen Gunean parte hartu gura dabenak izena eta telefono mugikorreko zenbakia emon behar dabez, whatsappeko taldean sartzeko, otsailak 26a baino lehen:

Arratiako Udalen Mankomunitatea
Bardintasun Zerbitzua
94 631 1717

berdintasuna.arratia@bizkaia.org
 
Taldea eginda dagoanean, lehen batzarra antolatuko da, programazinoa zehazten hasteko.