zabalDimentsino biko figura baten luzaria ez dan neurria: laburrena edo eta ezkerretik eskumara (edo aldrebes) doana..2.- Gauza edo kontu bat, ezaguna edo jakina danean dago zabal..3.- Parez-pare zabalik..4.- Zabalunea, zabaldurea..5.- Handia, ederra, indartsua. zabalariGorputz batek alboetarantz, luzetara barik, ezkerretik eskumara (edo aldrebes) daukan neurria. zabalduTolestuta, batuta dagoana zabal ezarri..2.- Itxita, sartu eta urten ez egiteko moduan, dagoana edegi..3.- Barri edo albiste bat, jentearen belarrietara helduarazo..4.- Behin bogadea egin ezkero, erropea zabaldu egin behar da (barandan eskegita) sikatu daiten. Batuta dagoan kortinea be zabaldu egiten da eguzkiak joten dauanean. zabaleraGizarte mailako fenomeno baten bilakaerak gora egiten dauenean hedadura aldetik. (P. A. Añibarro) .2.- Ik. zabaletara. zabalkundeZabalkuntza, esaterako komunikabideetan edo gerra-denporetan, kanpaina politikoetan-eta egiten dan propagandea. zabarPertsona ardurabakoa, baldarra, behargina ez dana..2.- Pertsona maltzurra, bihotz txarrekoa. Ik. doilor. zaborBehar baten edo janaldi baten erabilitako gaien hondarra. Ik. zaborreria. zaborreriaJente-moltsoa, jente nahastea, aldrea. (zentzu negatiboa dauka).2.- Zarama. zadorLurpeko ubidea. (B. Larrakoetxea).2.- Lur eremu sakona; sakonunea. (Azkuek jasoa) zadorlariEleiza Katolikoan dagoan kargu goren bat: Kantzilerra. (neologismoa) (I. Larrakoetxea) zafauArazo edo oztopo bat saihestu, ekidin. zagataIk. zarata. (Zeberion jasoa) zahagiArdaoa garraitzeko animalien (ahuntza) narruz egindako zaku modukoa..2.- Pertsona handia. (zentzu figuratuan erabilia) zaharAdinean aurreratuta dagoana..2.- Antxinakoa, lehenagokoa..3.- Sasoia pasauta, zahar eginda. Baleiteke denporeagaitik (adina) izatea edo erabilereagaitik (jo eta apurtuta). Halanda be zaharra ez da beti txarra. zahar-barri arteNekazariek, sobran eukien alea (garia edo artoa) emoten eutsien errotariari, eta kopuru hau bueltatu behar jakon hurrengo urteko aleagaz. (A. Manterolak jasoa).2.- Ilbete eta ilbarriaren arteko ilargi aldia. zahargarriPertsona astuna, kantsagarria. (Azkuek jasoa) zaharketoZaharren itxurea daukana; nagusien antzera berba egiten dauen gaztea. (Azkuek jasoa Ubiden) ik. zaharkotxa. zaharkinTrastu zaharra; zahar eginda dagoan edozer. (Azkuek jasoa)
|