uUkatzearen harridurazko berbea. (Azkuek jasoa) UbaoUbago, Igorreko eta Dimako baserriak, azken hau Aroztegietako kofradian. ubegaraZoologian, ik. urtxakur. (Azkuek jasoa Ubiden) ubelNarruz edo antzeko beste gai batez egindako tira edo zintea, hainbat erabilera ezbardin euki leike: zapatena, maleta batzuena....2.- Hartutako kolpe bategaitik, azalean, narruan, urteten dauen baltzunea, baltzitua..3.- Gurdiaren txirrinkeak daukan uztai antzekoa. Ik. ugel..4.- Zaldiak gidetako erabilten dan narruzko tira luzea..5.- Frakak lotzeko, behera jausi ez daitezan, garribueltan jartzen dan lokarria (ubelezkoa izaten da). ubelaxuIk. txubelaxu. (Areatzan jasoa) ubeldarriBotanikan, leku ezoetan (pozu bat, urgeldian) urteten dauen berdina edo berde koloreko algatxoa. UbeldeDimako baserria, Bargondiako kofradian. uberUretan inolako laguntza barik, ito barik, leku batetik bestera joan. Ik. uger..2.- Burdineari egiten jakon oxidazinoa, ugerra. Uber (Lemoa, Dima). Ik. uger. uberaPalu luzea, gaztainak, hurrak edo intxaurrak arbolatik botateko erabilia; lexarraz edo hurretxaz eginekoa izaten zan. (Azkuek jasoa) ik. ugara/ugera. uberiAsko, erruz. Ik. ugari. ubideErrotara doan urbidea, anteparea edo erreka bidea. (Azkuek jasoa).2.- Ortuan landarea sartzeko ilada. ubileriaMedikuntzan, erreumea izeneko gaixotasuna. (B. Larrakoetxea) udaUrtaroetan, hirugarrena: udabarri eta udagoienaren artean dagoana. Bagilaren 21ean hasi eta urri lehengoaren 21ean amaitzen da. udabarriUrtearen lau sasoietako bat negua eta udearen artean dagoana: martiaren 21etik bagilaren 21era doa. udagoienUrtearen lau sasoietako bat uda eta neguaren artean dagoana; urri lehengoaren 21etik abenduaren 21era doa.
|