abantzArintasuna. Abanta (Zeberio). abantzuGertatu barik dagoan zeozeren adierazpena. (L. Akesolo) abarArbolaren erramatxua, sua egiten hasteko erabilten dana. Ik. adar..2.- Zeozer azpimarratu edo enfatizatzeko erabilten dan elementua. abarkaEuskal Herrian erabilten dan narruzko edo gomazko oinetakoa. Soka bategaz hankaren behealdean lotzen da. abarkadunAbarkak janzten dituan pertsonea. .2.- Zentzu zabalean, baserritarra. abarkalekuAbarkak ixteko lekua. Baserritik plazara bajatzen zanean, jenteak soinean ekarritako abarka lohiak itxi eta jantzi oinetako garbiak. abarketaBehe-aldea espartzuzkoa eta goialdea telazkoa daukan oinetakoa. abaroGanaduarentzako leku babestua, bertan lo egiteko modukoa: udan gerizpea, neguan aterpea..2.- Tontorra..3.- Kerizpea..4.- Arbola azpitik gora begiratuta ikusten dan orri moltsoa. AbasoloDimako baserri baten izena, Artaungo auzunean. abatzArtzaintzan, esnea gatzatu edo mamitu egiten dan egurrezko ontzi nagusia. (B. Larrakoetxea) abazeriaJana, lapikokoa edota sartenekoa. (Azkuek jasoa) abazkatuArbasoen lurretik bota. (neologismoa) abazuziZeozer arin egiteko preminea..2.- Lei zati biribilen prezipitazinoa. Txirgorea baino handiagoa. Abazuza (Azkuek jasoa). abeBotanikan, gariaren antzeko landarea baina zuztarra gorri kolorekoa dauka. Lurrerako kaltegarria da eta ganaduari emoten jako jateko. (Azkuek jasoa)
|