labaEraikuntza biribila tamainuz ez handia, barruan su eginez hainbat gauza erre, berotu edo egosteko erabilten da..2.- Minerala urtuz, burdinazko tresnak egiteko tailerra. labaderoErropea garbitzeko lekua; bertan ur korrontea eta harri bereziak prestauta dagoz. labadoraElektrotresna, erropea eta garbitzeko. labaerrekinLabean erretako egurra edo bestelako errekinak (pago-egurra, haretxa, pinu-erramak eta otea). Ik. labegur. labagaLabako hagea, labearen barruan ilintiak eta ilintzeak alboetara mobiduteko erabilten dan egur luzea. labagoLabearen sarrerea; labahoa. (Azkuek jasoa) labaigerArtagaraunek behin garanduta denborea behar dabe sikatzeko. Denpora hori aurreratzeko labeigerra egiten zan. Labasua egin ostean, sartzen ziran artagaraunez betetako zesto bat edo bi laban eta hurrengo egunean, domekan, ateraten zan laban igartutako artoa. labainaTresna zorrotz ebakitzailea; altzairu edo burdinazko ahobakarreko xaflea eta kirten batez osatuta dago. labanIrristakorra, erraz laprast egin eta jausteko arriskua daukana..2.- Pisu handirik ez daukana..3.- Berba lausengarriak, zuriak. Hau da, zeozer lortzeko helburuagaz beste bati esandako zintzoak ez diran berbak. labangarriLaban egin eta jausi egiteko arriskua daukana. (P. A. Añibarro) labankeriaZeozer lortzeko helburuagaz, asmo txarragaz esandako berba faltsuak. labaparaLaban erabilten dan tresnea, bertatik errariak sartu, atera edo mobidu ahal izateko. Kirten luzea eta puntan burdinazko palea ditu. labarAldatseko lurra. (Azkuek jasoa) ik. burrutz. labariLabean behar egiten dauena, labazaina edo panaderua. (Dima) labarkizAltzarietan egurra mantetzeko, euriak eta eguzkiak horrenbeste zahartu ez daizan ganetik emoten jakon likidoa: berniza edo esmaltea. (neologismoa) labasuSua egin labea berotu daiten. Hasieran labea baltz egoten da eta gero labako harria zurituta dagoanean, itxi amatatzen. Pasatzen da ipizkia zolarria garbitzeko eta orduan ogiak sartu leitekez. Labasua astean behin egiten da, zapatuetan hain zuzen be.
|