jansarriGehienak baino sarriagotan jaten dauena: gitxi baina askotan. jantxakurBaliobako txakurra, jan besterik egiten ez dauena. Pertsonakaitik esan ezkero, ostera, zikoitza esan gura dau, diru arloan berekoia dana. jantzaMusika-tresnen soinuetara moldaturik egiten dan mobimentu erritmiko konpasatua. jantzariJantzan egiten dakiana. Jantza talde baten jantzan egiten dauena. jantziEhunez egindako berokia, alkondarea edo beste edozer soinean, aldean, ipini..2.- Hornidu, apaindu, esaterako etxe baten altzariak ipini..3.- Josi..4.- Egunero erabilteko barik, egun berezietan janzteko modukoa dan jantziaren itxura elegantea edo ederra..5.- Aldean, soinean, andrazkoek janzten dabezan forma eta koloredun ehunak. Pieza batekoak dira eta zati bi ditu: goiko aldeak titi, lepo eta garria estaltzen ditu eta behekoa gona baten antzekoa da. jaonIk. jagon. (S. Bizkarguenaga) japalegaIkazgintzan erabilitako porraren antzekoa. japitarteJaten emoten dan denporea edo tartea. (Azkuek jasoa) jaramonArriskuan jausi ez daiten zaindu, babestu ume bat, animalia, lapikoa.... Ik. jamon..2.- Zeozeri edo nonori kasu egin; egiten edo esaten dauenari atentzinoa. jaraunsleBaten bat hilten danean haren ondasunak beretzat hartzen dituana. Jarausla (B. Larrakoetxea). jarauntsiInoren ondasunak legez eskuratu, esaterako seme-alabek euren gurasoen ondasunak. (berba zaharra).2.- Guraso edo arbasoengandik -edo baita beste batzuengandik be- oinordekotzat jasotzen dan ondarea. Ik. ondariel. jardaArdilanea egiteko prozesuan artulea batu ta garbitu ostean tresna honegaz ardi-ule moltsoak askatu egiten dira haria egin ahal izateko. Ik. karda. jardauArdi-ulearen behar prozesuan 'karda' izeneko tresnagaz lanea garbitu, landu. ("j" gazteleraz legez ahoskatuta) jarduleJardun edo jardunaldietan parte-hartzailea. (Y. Atutxa) jardunEnplegatu, ibili. (J. G. Ibargutxi).2.- Zeregina.
|