jaHonezkero; denpora aldetik pasatuta dagoan erreferentzia. jaboanJausteko zorian egon, ibili, parau. jaboiZikinkeria kentzeko uragaz nahastauta garbi-ikuzirako erabilten dana. jaboi-bedarBotanikan, zuribedarra. (Saponaria officinalis, Silene dioica) ("j" gaztelaniazko erara ahoskatuta) jaboitzaJaboi eta uraren arteko nahastea. jabolaJagolea; animaliak edo pertsonak jagoteko beharra daukana. jabonJagon; galdu edo kaltetzeko arriskua daukan zeozer zaindu bildur hori gertatu ez daiten (animaliak, pertsonak edo lapikoa). Jabon (Dima, Ubide). Ik. jamon. jabonauJaboia emonez garbi-ikuzia egin. JaboneriaAreatzan egon dan jaboia eta argi-ziria (oholari emoteko erabilia) egiteko edo fabrikatzeko lekua. jadaLurrean aurkitzen dan minerala. (Igorre) jadetsiNonok gura dauena edo bilatzen dauena eskuratu, lortu, erdietsi. jagiEtzunda edo jezarrita dagoana, dagoan lekutik altzau, zutunik parau. Jegi (Igorre)..2.- Altzau, errebelau. .3.- Legamia bota ostean, orea (ogiarena esate baterako) fermentatu eta altzau egiten da..4.- Eguna argitu, egunsentian argia edo eguzkia agertu..5.- Garaiera handia daukana, pertsona edo gauza altua..6.- Orearen (ogiarena) fermentazinoa..7.- Pelotearen botea, pelotearen bizitasuna: bizi-bizia ala motela dan. jagibakoJagika, ogi jagi-arina; hau da, behar dan beste fermentau ez dauen ogi orea. jagibideOhetik altzetako arazorik ez daukanak, osasunez ondo dagoalako, jagibidea dauka. (Azkuek jasoa) ik. jagi-itxun. jagi-itxunJagibiderik ez daukana, ohetik altzatzeari itxi deutsona, gaixorik dagoalako esaterako. Ik. jagibide. jagikeraJagiteko momentua; esate baterako ohetik edo jesarleku batetik. jagoleJagoteko beharra daukana, zaintzailea..2.- Pertsona garrantzitsuek ziurtasun errazoiakaitik euren buruak babesteko beti ondo-ondoan eukiten dabezan zaintzaileak. jagole-abaIk. lekaidaba, lekaipuru. Ordena erlijioso baten nagusia dana. (Erlijinoa)
|