galburuGari alearen burua, eihoteko garauak dituana. galburutxaGaria batzean lurrean jausita gelditzen dan gari alea. (Azkuek jasoa) galdaNon edo non jo ostean begietara heltzen dan eguzki izpia; eguzkiaren isladea. (Azkuek jasoa Ubiden).2.- Giro bero-beroa, kiskaltzeko modukoa. .3.- Burdinearen galdea, labean urtu arte euki egoten. (berba konposatuetan be agertzen da, ik. garrikalda) galdailaGaldarea baino txikiagoa dan kobrezko ontzia, laratzuan eskegiten zana edozer (esnea edo gaztainak esaterako) egosteko, odolosteak galdarraztuteko, edota morokila egiteko. 4/5 litro hartzen ditu. galdaraKobrezko lapiko honetan janarientzako ura berotzen zan; txarrientzako anabakea be bertan egosten zan..2.- Txondorraren barruko suak sortzen dauen sutokia. galdarraztauJateko bati ur irakina bota edo zeozer ur irakinetan sartu; berbarako, odolosteak, ur irakinetan, egosteko galdaran sartu. galdarruntziGaztaina gorriak egiteko ontzi berezia. (Juan M. Etxebarriak jasoa) galdatuGaldea egin, esate baterako edurra beroaren eraginez urtu; solidotik likidora pasatu. galdorHegazti batzuek buruan daukien azal edo luma bertikal moltsoa. (I. Larrakoetxea) ik. gangar. galduPostura, sal-erosketa edo beste edozein norgehiagokan ez nagusitu..2.- Ibilbide jakin bat hartu ostean, ez jakintasunagaitik, bide hori itxita ezagutzen ez dan beste bat hartu..3.- Makaldu, osasun txarraren ondorioz irudi kaskarra, bajua emon..4.- Pertsona galdua, txarra. Bizimodu ankerra daroana, kalte egiteko be prest egongo litzatekena. galdubideMoral aldetik zuzenak ez diran ekintzakaz beteriko jokabidea; eskandalua. Ik. gaizbide. galenIsuna. (berba zaharra) (B. Larrakoetxea) galeperZoologian, faisanidoen familiako hegaztia. Eperraren antzekoa da, baina txikiagoa. (Coturnix coturnix) galeraBarregarria, aparajua, erridikuloa sarri egiten dauen pertsonea, gehienetan andrazkoakaz. galgaBurdiaren abiadea gelditzeko errubedetan ipinten zan sistemea..2.- Oholak hobeto josteko, alkarren ondoan hobeto ezkontzeko, erabilten zan tresna. (Azkuek jasoa) galgalUra irakiten dagoanean ateraten dauen zaratea.
|